BIME eta Stereorocks Club indarrak batzen dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko Stereorocks Club, BIMErekin lankidetzan, Euskal Herriko (EAE eta Nafarroa) musika elektronikoko DJ edota musika ekoizleentzako (Techno, House, Disko…) deialdia zabaltzen du.

Deialdi honen helburua tokiko klub eszena ikusaraztea eta balioa ematea da, baita bertako artistei beraien lana Stereorocks klubean (Kafe Antzokia, Bilbo) erakusteko aukera eskaintzea ere.

Era berean, hautatutako artistek BIME Pro kongresu profesionalaren inguruan bete-betean parte hartzeko, networking saioetan eta industriarekin lotutako gaietan ikasteko eta prestatzeko jardueretan parte hartzeko aukera izango dute. BIME Pro musikarekin zuzenean edo zeharka lotutako guztian konektatzeko, negozioak egiteko, ezagutzak partekatzeko eta azken berrikuntzak aurkitzeko ezpazio ezin hobea da.

Hautatuek showcase formatuan joko dute urriaren 28an, ostiral goizaldean, Stereorocks Klubean. Musika Bulegoaren laguntzari esker, hautatutako artista bakoitzak 500 euroko laguntza-poltsa bat izango du.

Aukeraketa: 3-4 artista* Stereorockek eta BIMEk eskubidea dute 3 eta 4 artista artean hautatutakoen kopurua baloratzeko, izena eman dutenen proposamenaren formatuaren arabera (DJ set edo live).

Euskal DJ eta ekoizleentzako deialdia irailaren 15etik urriaren 7rarte egongo da zabalik.

Edozein zalantza argitzeko, idatzi helbide honetara: [email protected]