Music Equality Forum

BIME PROk berdintasunean oinarritutako industria baten alde borrokatzen duten estatuko eta nazioarteko ekimen nagusiak bateratzeko espazio bat sortzen du, ekimen horien oihartzuna handitzeko eta helburu komun baten alde lan egiten jarraitzeko. MUSIC EQUALITY FORUM, MIM, Keychange, shesaid.so, Ruidosa, We Are Equals, Femnøise eta MUSAP bezalako elkarteen lehen proiektu komuna da. Panelek, workshopek eta beste jarduera berezi batzuek osatzen dute zikloa.

Datozen asteetan, edukiari buruzko informazio guztia jakinaraziko dugu.

#KEYCHANGE

BIME PROk musika-industriako genero-arrakala ezabatzeko konpromisoa berretsi zuen, Keychange programa 2018ko edizioan abiaraziz. Ekimen horrek Creative Europe kultura-garapeneko programaren babesa du, eta 12 herrialdetako 300 erakunde eta jaialdi baino gehiagok osatzen dute.

Laguntzaileak: